Alemaniako Zentro Aeroespaziala (alemanez: Deutsche Zentrum für Luft- und Raumfahrt e. V.) edo DLR Alemaniako Errepublika Federalaren aeroespazio, energia eta garraiorako ikerketa zentro nazionala da. Egoitza nagusia Kolonian badu ere, beste egoitza batzuk ditu Alemanian zehar. DLRa Alemaniako eta nazioarteko ikerketa eta garapen lankidetza proiektu anitzetan sartuta dago. Horrez gain, DLRa Alemaniako espazio agentzia ere bada. Alemaniako Gobernu Federalaren izenean herrialdeko espazio programa antolatzeaz eta indarrean jartzeaz arduratzen da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search